Mercabilbao 2021

Orri honen xedea da kontratu berrien esleipenerako aurreikusitako faseetan gida-lana egitea, “2021 Horizontea” agirian zehaztutakoarekin bat etorriz.

1. Fasea. Asmoa erakutsi

Webgunearen helburua

Mercabilbao Elikagai Unitatean jarraitzeko edo ezartzeko duzun interesa (ez da loteslea izango) aurretiaz ezagutu nahi dugu, 2021eko abuztutik aurrerako kontratuei garaiz aurre egiteko.

Eremu honetan agertutako interesa (edo interes falta) etorkizunean Mercabilbaon lan egiten jarraitzeko asmoa duzun jakiteko baino ez da. Horrela, publizitatearen eta lehiakortasunaren oinarrizko printzipioak bermatzen dituen prozesu bat ezarriko da. Gainera, prozesu horrek ez die inolako mugarik jarriko sektore bereko enpresei.

Izena emateko epea

Fase honetan, 2021eko abuztutik aurrera postu bat izan eta jarduera bat aurrera eraman nahi duten pertsonek edo entitateek 1. faseko alta-prozesua bete beharko dute. Horrela, asmoa erakutsi beharko dute hurrengo datetan: 2017ko irailaren 1etik irailaren 30eko 12:00ak arte.

Prozesua

Proceso
Proceso

1. Deskargatu erabilera-eskuliburua

Gomendagarria da hasi aurretik erabilera-eskuliburua deskargatzea eta irakurtzea. Menu nagusian eskuratu ahal izango duzu.

2. Sortu kontu bat

Sortu erabiltzaile bat goiko menuko “Sortu kontua” sakatuta.

3. Sartu kontuan

Sartu kontuan goiko menuko “Nire kontua” estekaren bidez. Bertan, bete eskatutako datuak eta informazioa.